Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2018ko martxoaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1261

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2018ko urtarrilaren 26ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, 20-TU-Q-2016-00132 erreklamazioa artxibatzea ebatzi da.

Ezinezkoa izan da ebazpena aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Aztertu da Ainhoa Mendez Espinosak Viajes Carrefour-en aurka aurkeztutako erreklamazioa, eta, behar izan diren jardunak egin ondoren, ez da ebatzi arau-hausteren bat gertatu dela turismo arloan, ez baitira betetzen erreklamazioan adierazitako arau-haustea gertatzeko baldintzak.

Ebazpen honek ez du amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun egon dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2018ko otsailaren 28a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala