
47. zk., 2018ko martxoaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (225 KB - 2 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1260
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-01A001-35-2017 zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak 2018ko urtarrilaren 30ean emandako ebazpen-proposamena.
Ebazpen-proposamen hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Ondorioz, jakitera ematen da ezen, Novastar-Webmagic-eko Carlos Javier Roldán Molinuevo-ri irekitako SAN-01A001-35-2017 zehapen-prozeduran ebazpen-proposamena eman dela, 2018ko urtarrilaren 30ean. Ebazpen horren arabera, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.3.b) artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egozten zaio.
Legezko ohartarazpenak:
Interesdunek 15 eguneko epea dute Kontsumobiden agertzeko (Santiago etorbidea 11, Vitoria-Gasteiz), ebazpen-proposamenaren eduki osoa ezagutzeko, eta egoki iritzitako alegazioak egiteko.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 26a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
NORA ABETE GARCÍA.