Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2018ko martxoaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1241

IRAGARKIA, Busturiko (Bizkaia) Ekoetxea Urdaibai Zentroan 2018. eta 2019. urteetan egin beharreko obren exekuzio-proiektua idatzi eta obren zuzendaritza teknikoaren lizitaziorako (Espedientea: 008SV/2018).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko zerbitzu-zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 008SV/2018.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Busturiko (Bizkaia) Ekoetxea Urdaibai Zentroan 2018. eta 2019. urteetan egin beharreko obren exekuzio-proiektua eta agiri osagarriak idatzi eta obren Zuzendaritza teknikoa.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Burutzeko lekua: Busturiko (Bizkaia) Ekoetxea Urdaibai Zentroa.

d) Burutzeko epea:

d.1.– Exekuzio-proiektua, kalitatea kontrolatzeko proiektua, segurtasun- eta osasun azterketa eta lan eta proiektu osagarriak idaztea: hamasei aste.

d.2.– Obren Zuzendaritza teknikoa: zuzendu behar den obra-kontratua likidatu arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: berrogeita hamalau mila eta bederatziehun (54.900) euro gehi hamaika mila bostehun eta hogeita bederatzi (11.529) euro, BEZarenak. Beraz, guztira, hirurogeita sei mila laurehun eta hogeita bederatzi (66.429) euro.

5.– Kontratuaren balio zenbatetsia: berrogeita hamalau mila bederatziehun (54.900) euro.

6.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.

7.– Agiriak eta argibideak lortzeko.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 98 26.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2018ko martxoaren 22a.

f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion

8.– Kontratistaren betebeharrak.

Sailkapena: ez.

Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:

a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena. Urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko da, enpresaburua inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresaburuek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez. Beste kasuren batean, urteko negozio-bolumena pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren likidazioaren bitartez egiaztatuko da. Enpresaren azken hiru ekitaldietako batean (2015, 2016 eta 2017) kontratuaren helburua den jarduera-arloan izandako urteko negozio-bolumena 50.000 eurokoa izan behar da.

b) Kaudimen teknikoa. Azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien edo lanen zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuko dituena. Zerbitzuak egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Halaber, arkitektoaren eta arkitekto teknikoaren tituluak aurkeztu behar dira. Lantaldeak, gutxienez, honako behar hauek bete behar ditu:

b.1.– Exekuzio-proiektua idaztea eta lanaren zuzendaritza: arkitektoa. Azken bost urteetan, gutxienez, 150.000 eurotik gorako kontrataren aurrekontua zuten erabilera administratibo edo kulturaleko eraikin baten exekuzio-proiektua idatzi behar izan du; edo, 150.000 eurotik gorako kontrataren aurrekontua zuten erabilera administratibo edo kulturaleko eraikin baten lanen zuzendaritza egin behar izan du.

b.2.– Lanaren exekuzioaren Zuzendaritza: arkitekto teknikoa. Azken bost urteetan, gutxienez, 150.000 eurotik gorako kontrataren aurrekontua zuten erabilera administratibo edo kulturaleko eraikin baten lanaren exekuzioaren Zuzendaritza egin behar izan du.

9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2018ko martxoaren 23a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orri honen bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion

c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:

1) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.

2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zer egunetan jarri den, egun berean kontratazio-organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, ez dira eskaintzak onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.

e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.

f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxieneko edo gehieneko kopurua: ez dago horrelakorik.

10.– Esleitzeko irizpideak: formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 100 puntu.

a) Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 80 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.a) atala.

b) Exekuzio-proiektua, kalitatea kontrolatzeko proiektua, segurtasun- eta osasun azterketa eta lan eta proiektu osagarriak idazteko epea. Ponderazioa: 20 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.a) atala.

11.– «B» gutun-azalak irekitzeko ekitaldi publikoa:

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

c) Data: 2018ko apirilaren 9a.

d) Ordua: 11:00.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

12.– Bestelako argibideak: ez.

13.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

14.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.

15.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 26a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala