Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2017ko urriaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

WANT JUNIOR, S.COOP.
4894

IRAGARKIA, Want Junior, S. Coop. sozietatea desegin eta likidatzeari buruzkoa.

2017ko maiatzaren 13ko 17:00etan, Want Junior, S. Coop. sozietateak ezohiko batzar orokorra egin zuen enpresaren egoitzan (Ibarra Zelaia kalea, 2, Oñati). Bazkide guztiak izan ziren bertan, eta besteak beste, honako erabakiak hartu zituzten aho batez:

ERABAKIAK

«Want Junior Sozietate Kooperatiboa desegitea».

«Kooperatibako administratzaileak kargutik kendu eta honako hauek kooperatibaren likidatzaile izendatzea: Andrea Martin Sánchez, Mikel Asensio Igarza eta Miren Aare Castilla Ibarguren, sozietatearen estatutuetako 51. artikuluak eta Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz».

«Likidazioan dagoen Want Junior, S. Coop. sozietatearen ondare-egoeraren azken balantzea aho batez onartzea».

«Sozietatearen ondarea banatzeko proiektua onartzea. Proiektu hori Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoaren arabera prestatu zen».

«Ezohiko batzar orokor horretan hartutako erabakiak jendaurrean jartzeko beharrezko diren izapide guztiak egitea, derrigorrez egin behar baita hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko».

Batzar horretan egon ziren bazkide guztiek onartu zuten batzarraren akta, eta likidatzaileek izenpetu zuten batzarra amaitzean. Likidatzaileek eta izenpetzeko izendatutako bazkideek egun horretako 19:00etan izenpetu zuten akta hori.

Jakinarazten da erabaki horien agiriak interesdunen eskura daudela kooperatibaren helbide sozialean, Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legearen 95.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Oñati, 2017ko maiatzaren 13a.

Likidatzailea,

ANDREA MARTIN SANCHEZ.

Likidatzailea,

MIKEL ASENSIO IGARZA.

Likidatzailea,

MIREN AARE CARTILLA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala