Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2017ko urriaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
4893

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskotreneko 400 eta 500 serieen tranbientzako janten eta takoen hornidura kontratatzeko lizitazio publikoaren esleipena.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SAU Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: janten eta takoen horniketa tranbietako material mugikorrerako.

b) Burutzapen/entrega tokia: Euskadi.

c) Burutzapen epea: bi urte.

d) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen gehienezko lizitazio-aurrekontua ehun eta hirurogeita hamar laurehun eta hirurogei mila eurora igotzen da, 170.460,00 (BEZik gabe).

5.– Bermeak: baldintza-pleguen arabera.

6.– Esleipena:

EuskoTrenbideak Ferrocarriles Vascos SAUko Kontratazio Batzordeak, 2017ko irailaren 13ko datarekin, Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SA (CAF) enpresari lizitazioa esleitzea erabakitzen du, guztira 147.640,00 euro, (BEZ Kanpo) pleguetan eskatutako horniketa guztirako. Bakarrik benetan burututako horniketak fakturatuko dira eskainitako ale bakarreko prezioen arabera.

7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2017ko urriaren 2a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala