Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2017ko urriaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
4892

IRAGARKIA, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio Euskotreneko EMU 900 trenbiderako gurpilen horniketarako kontrataziorako lizitazio publikoaren esleipenari.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio-organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SAU Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: gurpilen horniketa trenbideko material mugikorrerako.

b) Burutzapen/entrega tokia: EAE.

c) Burutzapen epea: lau urte.

d) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen gehienezko lizitazio aurrekontua bostehun eta hirurogei mila eurora igotzen da, 560.000,00 euro (BEZik gabe).

5.– Bermeak: baldintza pleguen arabera.

6.– Esleipena.

EuskoTrenbideak Ferrocarriles Vascos SAU Kontratazio Batzordeak, 2017ko irailaren 13ko datarekin, Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SA (CAF) enpresari lizitazioa esleitzea erabakitzen du, guztira 390.320,00 euro (BEZik gabe), pleguetan eskatutako horniketa guztirako. Bakarrik benetan burututako horniketak fakturatuko dira, eskainitako ale bakarreko prezioen arabera.

7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2017ko urriaren 2a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala