Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2016ko azaroaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5053

AGINDUA, 2016ko urriaren 28koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, 2016ko apirilaren 18ko Aginduaren bidez iragarritako lehiaketa ebazten duena.

Justizia Administrazioaren zerbitzupeko funtzionarioak lanera sartzeko, lanpostuak hornitzeko eta lanpostuz igotzeko arautegia onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 51., 52., eta 53. artikuluekin bat etorriz, eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeko lanpostu generiko hutsak betetzeko Auzitegi Medikuen Kidegoarentzako lekualdatze-lehiaketarako deialdia egin duen 2016ko apirilaren 18ko Aginduaren arabera (maiatzaren 31ko EHAA eta BOE),

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lekualdatze-lehiaketa ebaztea, eta I. eranskinean adierazitako funtzionarioari esleitzea deialdian jasotako lanpostua. Bete gabe uzten dira II. eranskinean adierazitako lanpostuak. Lekualdatze-lehiaketatik kanpo uztea Justiziako Langilearen Atariko web-orrian adierazten diren funtzionarioak.

Bigarrena.– Lortutako lanpostuaz jabetzeko epea hiru egun naturalekoa izango da, funtzionarioak herriz aldatu behar ez badu; zortzi egun naturalekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen beste herri batera aldatu behar badu, eta hogei egun naturalekoa beste autonomia-erkidego batera joan behar badu, honako kasu hauetan izan ezik: Kanarietako Autonomia Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako Hiri Autonomoa eta Melillako Hiri Autonomoa. Azken kasu horietan, epea hilabetekoa izango da, bai lanpostua jatorrikoa bada bai destinoko bada. Plazaren esleipendunak plazaren jabetza hartzearekin batera zerbitzu aktibora itzultzea lortzen badu, epea hogei egunekoa izango da.

Plazaz jabetzeko epeei dagokienez, lanpostu bat zerbitzu-eginkizunetan betetzen duen funtzionarioentzat hauxe joko da funtzionarioaren herritzat: zerbitzuan non diharduen, herria zeinetan lanean diharduen. Destinoko zentro berberean jarraitzen badu, lanpostua uzteko eguna eta plazaz jabetzeko eguna bata bestearen ostekoak izango dira.

Jabetza hartzeko epe hori lanpostutik kentzen den egunaren biharamunean hasiko da kontatzen, eta lanpostutik kentze hori lehiaketaren ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun baliodunen barruan gauzatu beharko da.

Lehiaketan lortutako lanpostuari dagokionez eskumena duen administrazioak ordainduko du lanpostuaz jabetzeko epea.

Ebazpenak badakar zerbitzu aktiboan berriro hastea sektore publikoan zerbitzuak egiteagatiko borondatezko eszedentziatik, interes partikularrengatiko eszedentziatik, familia batzeko borondatezko eszedentziatik edo funtzioen etenean izatetik, jabetzea egiteko epea argitaratze horretatik aurrera zenbatu beharko da.

Interesdunei eman zaizkien baimenak eta lizentziak (oporraldiak barne) bukatzen direnean hasiko da lanpostuaz jabetzeko epeen zenbaketa.

Agindu honek administrazio-bideari bukaera ematen dio, eta, aurka egiteko, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen arabera administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita. Bestela, argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluek ezarritako moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 28a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala