
167. zk., 2016ko irailaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3778
123/2016 DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko abuztuaren 30ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea andrea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariaren kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek 2016ko abuztuaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak.
Donostian, 2016ko abuztuaren 30ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.