Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2016ko apirilaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1518

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 23, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena; honen bidez, argitara ematen da 2016-2017 ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan -baita urtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan ere- alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra zozketaren emaitza.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bitartzez, onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia. Agindu horrek ezartzen du berdinketa kasuak konpontzeko irizpidea abizenen eta izenen araberako hurrenkera alfabetikoa izango dela, eta urteroko zozketa baten bidez ebatziko da zein letratatik hasi.

Halaber, letra horrek zehaztuko du zein hurrenkeraren arabera aukeratuko duten lanpostua ordezkogaiek, hau da zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehen ordezkogaia ikasturtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan.

Zozketa hori 2016ko martxoaren 23an egin zen Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza honen egoitzan. Horregatik guztiarengatik,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- Argitara ematea «O» letrak zehaztuko duela nork zein hurrenkera izango duen ordezkogaien zerrendan 2016-2017 ikasturtean. Letra hori erabiliko da berdinketa-kasuetan. Era berean, letra horrek zehaztuko du zein hurrenkeratan parte hartuko duten izangaiek ikasturtean egiten den beste edozein hautaketa-prozesutan. Horrela, bada, «O» letrak zehaztuko du nor izango den lehenengoa, abizenen eta izenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 23a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala