Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2016ko apirilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1455

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 22koa, Enplegu eta Laneko sailburuordearena; honen bidez, Gizarte-larrialdetarako laguntzei buruzko dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jarriko da.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko otsailaren 8ko Aginduaren bidez, Gizarte-larrialdetarako laguntzei buruzko dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua lantzeko prozedurari hasiera ematea onartu zen.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoak eraginpean hartzen dituzten xedapen orokorrei entzunaldiaren izapidea aplikatuko zaie. Halaber, eta xedapenen izaerak aholkatzen duenean, jendaurrean jarriko dira.

Ildo horretan, Gizarte-larrialdetarako laguntzei buruzko dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua hogei eguneko epean jendaurrean jarriko da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

Aurreko guztia dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Gizarte-larrialdetarako laguntzei buruzko dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua hogei eguneko epean jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko, dekretu-proiektuaren edukia Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzan (helbidea: Donostia-San kalea, 1, Vitoria-Gasteiz), Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.net), Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren atarian (www.gizartelan.ejgv.euskadi.net) eta Irekiaren atarian (www.irekia.euskadi.net) egongo da eskuragarri.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 22a.

Enplegu eta Laneko sailburuordea,

JOSÉ ANDRES BLASCO ALTUNA.


Azterketa dokumentala