Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2014ko irailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3704

EDIKTUA, 1192/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1192/13 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Clinica Bilbao, S.A.

Alderdi demandatua: Juan Jose Barandika Bilbao.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da. Hona hemen testua, hitzez hitz:

133/14 EPAIA

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamalauko ekainaren hogeita zazpia.

Nik, Miren Nekane Rodríguez Gómez, Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizenak, ikusi ditut epaitegi honetan bideratutako 1192/13 hitzezko judizioaren autoak. Honako hauek izan dira alderdiak: demandatzaile gisa, Clínica Bilbao, S.A, Basterreche prokuradoreak ordezkatuta eta Delgado letraduak lagunduta; eta demandatu gisa, Juan José Barandika Bilbao, auzi-ihesean dena. Auzigaia hauxe izan da: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

1.– Baietsi egiten dut Clinica Bilbao, S.A.ren prozesu-ordezkaritzak Juan José Barandica Bilbaoren aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 2.800 euro, eta interpelazio judiziala egin zen egunetik –2013ko urriaren 2a– ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesak, betiere, PZLren 576. artikuluan xedatuakoari kalterik egin gabe.

2.– Prozedura honetan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

3.– Jakinaraz bekie ebazpen hau pertsonatutako alderdiei eta auzi-ihesean daudenei, eta, adierazi, ebazpena irmoa izanik, ezin dutela beraren aurka inolako errekurtsorik jarri (PZLren 455. artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Juan José Barandika Bilbao jaunaren bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, jakinarazpen-eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko uztailaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala