164. zk., 2014ko irailaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (169 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
KONSTITUZIO AUZITEGIA
3700
EDIKTUA, 3406/2013 konstituzio-kontrakotasun errekurtsoaren ondoriozkoa.
3406/2013 Konstituzio-kontrakotasun errekurtsoa, Bizkaiko Lurralde Historikoan zerga berriak aplikatzea ezartzen duen otsailaren 26ko 2/2013 Foru Dekretu Arauemailearen aurkakoa.
Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurak, aurtengo uztailaren 15eko auto bidez, 3406/2013 konstituzio-kontrakotasun errekurtsoan Estatuaren abokatuak legez duen ordezkaritzan atzera egin dezala erabaki du, eta prozesua amaitutzat ematen da. 3406/2013 Konstituzio-kontrakotasun errekurtsoa Bizkaiko Lurralde Historikoan zerga berriak aplikatzea ezartzen duen otsailaren 26ko 2/2013 Foru Dekretu Arauemailearen aurka sustatu zen, eta izapidetzeko onartua izan zen 2013ko irailaren 10eko probidentzia bidez (2013ko irailaren 20ko BOE, 226. zenbakia).
Madril, 2014ko uztailaren 15a.
Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako justizia-idazkaria,
HERMINIA PALENCIA GUERRA.