Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2014ko irailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3692

EBAZPENA, 2014ko abuztuaren 22koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren 1. artikuluan, a), b) eta d) ataletan, zehaztutako jardun-ildoei dagozkien laguntzak emateko 2014ko ekitaldiko aurrekontuan ezarritako diru-kopurua agortu dela jakinarazten duena.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen 4/2013 Legean, abenduaren 20koan, 17.322.786 euroko zenbatekoa ezarri zen, familia eta komunitate politika 3124 programaren baitan, familia eta lana bateragarri egiteko diru-laguntzak finantzatzeko. Dirulaguntza horiek, zehazki, familia eta lana bateragarri egiteko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren 1. artikuluan, a), b) eta d) ataletan, zehaztu ziren, eta jardun-ildo hauei dagozkie:

Seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako laguntzak.

Mendetasun-egoera edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako laguntzak.

Seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeagatiko laguntzak.

Bigarrena.– Gobernu Kontseiluak, 2014ko apirilaren 8an hartutako erabakian, 17.322.786 euroko (hamazazpi milioi hirurehun eta hogeita bi mila zazpiehun eta laurogeita sei euroko) zenbatekoa baimendu zuen, familia eta lana bateragarri egiteko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren 1. artikuluan, a), b) eta d) ataletan, zehaztutako jardun-ildoak betetzean sortutako ordainketak egiteko.

Hirugarrena.– 2014ko abuztuaren 22an, aipatutako diru-kopuru hori agortu egin da, eta beraz, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu behar da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gizarte Politiketako sailburuordeak du ebazpen hau emateko eskumena, bera baita familia eta lana bateragarri egiteko diru-laguntzak kudeatzen dituen organoaren goreneko karguduna, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuaren 5. artikuluan, g) letran, xedatutakoaren arabera, eta familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren 53.2 artikuluan ezarritakoari jarraiki. Hain zuzen ere, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren 50.1. artikuluari jarraiki, Enplegu eta Gizarte Politika Saileko Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako Zuzendaritzak kudeatzen ditu diru-laguntza horiek.

Bigarrena.– Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren 53.2. artikuluak xedatzen duenez: «Aurrekontuan helburua betetzeko behar besteko kreditua ez badago, laguntza ez da onartuko, eta hartara, dekretu honek eta garapen-arauek beste laguntza batzuk emateko duten eraginkortasuna baliogabetuta geratuko da. Horregatik, dekretu hau indarrean dagoen bitartean ekitaldi ekonomiko batean esleitutako kreditua agortzen bada, organo kudeatzailearen goreneko kargudunak administrazio-ebazpena emango du zirkunstantzia horren berri emateko. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta, bertan, aipatutako kreditua noiz agortu den adieraziko da».

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinaraztea ezen 2014ko abuztuaren 22an agortu dela honako diru-kopurua: familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren 1. artikuluko a), b) eta d) ataletan zehaztutako jardun-ildoei dagozkien laguntzak emateko 2014ko ekitaldiko aurrekontuan ezarritako diru-kopurua.

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Hirugarrena.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraiki, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izatea ebazpen honen aurka, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren aurrean, argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abuztuaren 22a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

IÑIGO POMBO ORTIZ DE ARTIÑANO.


Azterketa dokumentala