Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2014ko ekainaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL TRENBIDE SAREA
2755

HUTSEN ZUZENKETA, Lasarte-Usurbil-Donostia udalerrietako bide-tartean, Lasarte-Donostia-Irun lineako trenbide-trazadura osatzen duten ondasunen administrazio-mugaketarako espedientea jendaurrean jartzeko iragarkiarena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Era horretako akatsak aurkitu dira Lasarte-Usurbil-Donostia udalerrietako bide-tartean Lasarte-Donostia-Irun lineako trenbide-trazadura osatzen duten ondasunen administrazio-mugaketarako espedientea jendaurrean jartzeko iragarkian. Iragarki hori 2014ko maiatzaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (101. zk.). Hortaz, dagokion zuzenketa egiten da, eta eranskinaren argitalpenean atera ez zen azken orria argitaratzen da, «LASARTE-DONOSTIA-IRUN TRENBIDEAREN LURREN MUGAKIDE DIREN JABEEN ZERRENDA». Hona hemen:

Udalerria: Usurbil.

Ekitaldiaren tokia: Usurbileko Udala.

Bilkura aretoa (Udaletxea)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala