Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2014ko ekainaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2751

IRAGARKIA, itsas zabaleko buietarako materiala erostea helburu duen hornidura-kontratu administratiboa lizitatzeko dena (Espedientea: M-116/14).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Segurtasun Saila.

c) Espediente-zenbakia: M-116/14.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Non gauzatuko den: Azti-Tecnaliaren Pasaiako egoitzan entregatuko da.

d) Gauzatzeko edo entregatzeko epea: bi hilabete (hilabete eta erdi materiala entregatzeko eta hilabete erdia hura integratzeko) kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait irizpide.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 65.000 euro (53.719 euro + 11.281 euro, BEZari dagozkionak).

5.– Bermeak.

Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 – E aldea – solairuartekoa.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 97.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Posta elektronikoa: c-lopez@ej-gv.es

g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: larunbata, 2014.eko uztailak 5.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

Ez da sailkapenik eskatzen.

Enpresek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

– Egiaztatzeko bideak: finantza-erakunde baten txostena.

– Betebeharrak: kontratazio honetarako berariaz egindako txostena, non aipatuko baita helburua, eta adieraziko kontratuaren aurrekontukoaren adinako (65.000 euro) kaudimena duela.

b) Gaitasun teknikoa edo profesionala:

– Hori egiaztatzeko honako hau aurkeztu behar da: azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lanik garrantzizkoenen zerrenda; horien zenbatekoa, egunak eta onuradun publikoak edo pribatuak jasoz.

– Betekizunak: egindako horniduretatik gutxienez hiruk kontratu honen helburu berbera izan behar dute.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

b) Aurkezteko azken eguna: 2014ko uztailaren 5a, 10:00ak baino lehen..

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

2) Helbidea: eskura entregatu beharko dira, Kontratazio atalean (Donostia kalea 1) edo, bestela, zehaztutako epean postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitutakoan jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, adierazi den egunetik hamar egun natural igarota, eskaintza jaso ez bada, ez da inola ere onartuko.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldagaiak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 – E aldea – solairuartekoa.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) «B» gutun-azalaren data: 2014ko uztailak 10.

e) Ordua: 12:30.

10.– Bestelako argibideak.

Informazio administratiboa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Informazio teknikoa: Herrizaingo Saila, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 9a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala