Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2014ko ekainaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2737

101/2014 DEKRETUA, ekainaren 10ekoa, Asociación Erroak elkartea (bazterketa egoeran edo arriskuan daudenak gizarteratzeko eta laneratzeko elkartea) gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-interesekotzat aitortu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak, hain zuzen ere, aitortzeko haien ibilbidea eta Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreak EAEko gizarte-zerbitzuak garatzeko emandako laguntza. Arauz ezartzen diren baldintzak bete beharko dituzte, betiere.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko betekizunak eta prozedura arautzen ditu.

Haren babesean, Asociación Erroak elkarteak (bazterketa egoeran edo arriskuan daudenak gizarteratzeko eta laneratzeko elkartea) aipatutako aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak jakinarazi bezala, Asociación Erroak elkartea (bazterketa egoeran edo arriskuan daudenak gizarteratzeko eta laneratzeko elkartea) irabazi-asmorik gabeko erakundea da, 1998an eratutakoa; haren xede nagusia da menpekotasun-egoeran, desgaitasun-egoeran eta gizartetik baztertuta dauden pertsona eta taldeak erabat gizarteratzeko eta/edo laneratzeko ekintza eta zerbitzuak garatzea. Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela 2008tik, Gipuzkoako Lurralde Historikoan, nagusiki.

Aipatu 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluan adostutako dekretu bidez aitortuko da gizarte-interesekotzat elkarte hau, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetu baitu.

Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko ekainaren 10ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Aitortzea Asociación Erroak elkartea (bazterketa egoeran edo arriskuan daudenak gizarteratzeko eta laneratzeko elkartea) gizarte-interesekoa dela, burutzen dituen gizarte-ekintzen bidez Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen laguntzeagatik.

2. artikulua.– Aitortzea Asociación Erroak elkarteari (bazterketa egoeran edo arriskuan daudenak gizarteratzeko eta laneratzeko elkartea) aitorpen honen berezko eskubideak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko ekainaren 10ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


Azterketa dokumentala