Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2014ko ekainaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2725

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2014ko ekainaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, sail honetako lanpostu bat -Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako Lurralde Ordezkaria, 511786 kodea, 11. dotazioa- izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Gisa horretako akatsak atzeman dira Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 5eko Aginduan; bertan, iragarri egiten da sail honetako lanpostu bat -Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako Lurralde Ordezkaria, 511786 kodea, 11. dotazioa- izendapen askez betetzeko deialdi publikoa. Agindua 2014ko ekainaren 18ko 114. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (2014/2682). Beraz, argitaratu egiten da ondoren zuzentzen den arauaren lehenengo paragrafoan aipatzen den eranskina.

ERANSKINA

Lanpostua:

- Izena: Lurralde Ordezkaria (511786. kodea, 11. dotazioa).

- Kokapena: Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza.

- Saila: Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna.

- Herria: Donostia-San Sebastián.

- Kidegoa: A Taldeko Kidego-Aukera-Eskalak (EAP).

- Destino-osagarriaren maila: 29.

- Berariazko osagarria: 0-A.

- Hizkuntza-eskakizuna: 4.

- Derrigortasun-data: 2002-03-31.

Betebeharrak:

- Estatuko edozein administrazio publikotako A taldeko kidegoren batekoa izatea.

- Estatuko edozein administrazio publikotako A taldeko kidegoren bateko karrerako funtzionario izatea eta jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

- Era berean, parte har dezakete derrigorrezko lan utzialdian daudenek, beste herri-administrazio batzuetan ari direnek, egitekoez gabetuta daudenek eta borondatezko lan utzialdian daudenek, baldin eta egoera horietarako ezarritako epea bete baldin badute. Prozedura horren bidez jarduneko zerbitzura itzuliko dira.


Azterketa dokumentala