Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2014ko martxoaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1407

IRAGARKIA, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak zehapen-prozedurako B-16/13-S espedientean emandako ebazpena jakinarazteko dena.

Aurkitu ezin izan dugunez, iragarki hau argitaratzen da, Barakaldoko «Restaurante Nuevo Mundo» jatetxeko Qigang Yan jaunari irekitako zehapen-espedientean emandako ebazpena jakinarazteko.

Ebazpen horren arabera, interesdunari jakinarazten zaio arau hauste sanitario arin bat egiteagatik irekitako zehapen-espedientean ebazpena eman dela, eta jarri zaion isunaren guztizko zenbatekoa 600 eurokoa dela.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko sailburuordearen aurrean. Gora jotzeko errekurtsoa aipatu den sailburuordearen aurrean egin daiteke edo baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren aurrean ere, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso den egunaren biharamunean kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearean azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluek araututakoarekin bat etorriz. Espedientea ikusi ahal izango dute Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbon, Errekalde zumarkalea 39 A, 5. Solairua - Bilbo).

Era berean, interesdunari ohartarazten zaio ordainketa honako epe honetan egin beharko duela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du baldin eta gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen bada, edota interesdunak gorako errekurtsoa jarri eta errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen duen egunetik aurrera, ezetsi egiten bada, behintzat.

Diru-sarrera honako bankuan eta kontu korrontean egingo da, espedientearen zenbakia eta, kasuan kasu, zigortutakoaren izen soziala, adieraziz:

Kutxa Bank - K/K zk.: 2095/0611/0/1/32-3906803-0 - Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.

Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean, premiamendu bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bilbao, 2014ko martxoaren 10a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.


Azterketa dokumentala