Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2014ko martxoaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1401

EDIKTUA, adostasunik gabeko ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 11/12 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietara bideratutako 11/12 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Fatoumata Diarrak eskatuta hasi da, Hassouna Haidararen aurka. Hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

48/13 EPAIA

Epailea: Lucia Barrancos Julian.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamahiruko apirilaren hamaika.

Alderdi demandatzailea: Fatoumata Diarra.

Abokatua: Juan Jose Gorritxategi Gorosabel.

Prokuradorea: Nuria Vega Suarez.

Alderdi demandatua: Hassouna Haidara.

Auzi-ihesean da, ez baita garaiz eta behar bezala agertu demandari erantzuteko.

Judizioaren helburua: guraso eta seme-alaben arteko neurriak hartzea.

Prozedura hau ikus-entzunezko euskarrian daudenak ikustaldira agertuta gauzatu da; Fiskaltza ere han izan da.

EPAITZA

Ezetsi egiten da Fatoumata Diarrak Hassouna Haidararen aurka aurkeztutako demanda, demandatzaileari ezartzen zaizkio kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia:) Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Hassouna Haidara demandatuari behar bezalako jakinarazpena egitekobalio dezan, ematen eta sinatzen dut honako hau, Durangon (Bizkaia), bi mila hamahiruko apirilaren hamabostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala