Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2014ko martxoaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1400

EDIKTUA, kalte-galeren ordainketa baten gainean bideratutako 1141/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 1141/12 prozedura arrunta bideratu da (judizio arrunta), Seguros Bilbao Compañia Anonima de Seguros y Reaseguros-ek eskatuta, Axa Seguros-en eta Amaia Urresti Aldazabal-en aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Idazpuruak eta epaitzak hau diote hitzez hitz:

199/13 EPAIA

Epailea: Paula Boix Sampedro andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamahiruko azaroaren hamabia.

Alderdi demandatzailea: Seguros Bilbao Compañía Anónima de Seguros eta Reaseguros, S.A.

Abokatua: Carlos Fuentenebro Zabala.

Prokuradorea: María Monserrat Colina Martínez andrea.

Alderdi demandatua: Amaya Urresti (auzi-iheslaria) eta Axa Seguros.

Abokatua: Marta Castrillo.

Prokuradorea: Leyre Cañas Luzarraga.

Judizioaren gaia: kalte-galerengatiko kalte-ordainak.

EPAITZA

Partez baiesten dut Seguros Bilbao-k Amaia Urresti Aldazábal eta Axa Seguros-en aurka aurkeztutako demanda, eta partez baiesten dut, baita ere, Amaia Urresti Aldazábal eta Axa Seguros-ek aurkeztutako errekonbentzio-demanda. Hori dela eta, zorren konpentsazioa egin behar da, eta Amaia Urresti Aldazábal eta Seguros Axa kondenatzen ditut modu solidarioan 3.554,79 euro ordaintzera, Seguros Bilbaori. Kostuak ez dira berariaz ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: 4751). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

AUTOA

Epailea: Paula Boix Sampedro andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamahiruko azaroaren hogeita seia.

1.– Ezetsi egiten da Bilbao Compañía Anónima de Seguros y Reaseguros-ek aurkeztutako eskaria, hain zuzen ere, prozedura honetan azaroaren 12an emandako epaia aldatzeko dena.

2.– Ondorioz, ebazpen horren testuan ez da ezer aldatuko.

Inpugnatzeko modua: auto honen aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, ebazpena jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (BJLO, 214.4 artikulua).

Aurreko paragrafoan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira (BJLO, 267,9 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Eta Amaia Urresti Aldazabal demandatuari behar bezala jakinarazteko, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko martxoaren seian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala