Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2014ko martxoaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1397

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 12koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Bizkai eta Gipuzkoako portuetan 2014tik 2016ra bitartean izozki-postuak jarri eta ustiatzeko baimenak esleitzeko prozedura hasteko dena.

Lehena.– Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 74.b) artikuluak ezartzen duenez, baimena lortu beharra dago ondasun higigarriekin, instalazio desmuntagarriekin edo gabe portuetan jabari publikoa gehienez hiru urtez okupatu ahal izateko.

Bigarrena.– Urriaren 21eko 236/1986 Dekretuak onartutako Portu Jardueren Erregelamenduaren 3. artikuluari jarraikiz, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dago portua arautzea, portuko zerbitzuen azterketa eta kontrola eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren portuetan eta portu-instalazioetan aurrera eramaten diren lanei buruzko guztia.

Horregatik guztiagatik, eta zuzendaritza horren eskumena denez, apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 6.e) eta 14 1. m) artikuluetan jasotakoaren arabera (dekretu horren bitartez, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organiko eta funtzionala zehazten zen), honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehena.– Izozkiak saltzeko postuak instalatu eta ustiatzeko baimenak esleitzeko prozedura hastea, 2014tik 2016ra bitartean, biak barne, honako portu hauetan:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Esleipen prozeduraren inguruko informazioa Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuaren bulegoan (Elkano kalea, 3 behe 48011 Bilbao), Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuaren bulegoan (Kaia, 23-3, 20003, Donostia) eta Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I, 7. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz), izango duzu eskuragarri astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara edo honako helbide elektroniko honetan: DP-trans@ej-gv.es

Hirugarrena.– Prozeduran parte hartzeko eskariak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita. Epea azken egunaren eguerdiko 14:00etan bukatuko da edo, jaieguna bada, lehenengo lanegunean.

Laugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 12a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARIA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.


Azterketa dokumentala