Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2014ko martxoaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1394

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 10ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Diario El Correo, S.A., enpresaren Hitzarmen Kolektiboko 2014rako soldata-taulen berrikuspena erregistratu, gordailatu eta argitaratzea ebazten duena (hitzarmen-kodea: 86002692012008).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Negoziazio Batzordeko ordezkariek REGCON-ean 2014ko martxoaren 4an aurkeztu zuten aipatutako hitzarmeneko soldata-taulei buruzko derrigorrezko dokumentazioa.

Bigarrena.– Negoziazio Batzordeak gehitu ditu 2014ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra arteko dagozkion soldata-taulak.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Langileen Estatutuaren Legearen 90.2 artikuluan eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuan (1995-3-29ko BOE), aurreikusitako eskuduntza lan agintaritza honi dagokio, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuko 11.i artikuluak (2013-4-24ko EHAA)– dionarekin bat etorriz eta urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuarekin (2011-2-15eko EHAA) eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuarekin (2010-6-12ko BOE) –hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzkoak– lotuta.

Bigarrena.– Sinatutako soldata-berrikuspenak Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Honen ondorioz, honako hau,

EBAZTEN DUT

Lehenengoa.– Hitzarmena Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailatzeko agintzea, eta aldeei jakinaraztea.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 10a.

Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.

EL CORREO, S.A. EGUNKARIAREN 2011-2014RAKO HITZARMEN KOLEKTIBOA

2014ko otsailaren 11ko 11:00etan bildu ziren Diario El Correo S.A.ko Hitzarmen Kolektiboaren Batzorde Negoziatzaileko kiderik gehienak, zeintzuen izenak bazterrean ematen baitira.

ENPRESAREN IZENEAN:

Fernando Castiella (Giza Baliabideetako zuzendaria)

Iñigo Pombo jauna

LEGEZKO ORDEZKARITZA:

Jesús Oleaga jauna

Iratxe Pañeda andrea

Juan Ángel Martín jauna

David Guadilla jauna

Gonzalo de las Heras jauna

Antonio Santos jauna

David Olabarri Serrano jauna

Josu García jauna

Begoña Cañas andrea

Eduardo Argote

Batzar honen helburua hau da: 2014ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2014ko abenduaren 31n amaitzen den epean indarrean egongo diren soldata taulak onartzea. Aho batez honako erabaki hau hartu da:

ERABAKIA

Diario El Correo S.A.ren 2011-2014rako Hitzarmen Kolektiboko soldatak –2014ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra artekoak– berraztertzea erabaki da, modu honetan:

– 2013ko estatuko benetako KPIa = % 0,3

– 2013ko aurrekontuko ustiapen-emaitzaren betetze-maila (%)= % 105, eta horrek zehazten du ezen, tauletako igoera finkoaren ehunekoa izatea 2013ko estatuko KPIa, eta aldagai ez-finkagarria % 0,7.

Ildo horretatik, behar bezala izenpetutako taulak agiri honen eranskin legez atxikitzen dira, non kasu bakoitzean aplikatzekoak diren soldata igoera orokorra eta soldata igoera espezifikoak txertatzen baitira. Taula horiek Hitzarmenaren hasierako testuan jasotako taulak ordezkatzen dituzte, eta eranskin horretako gainerako testua bere horretan mantendu da.

Akta hau Laneko Bizkaiko Probintzia Zuzendaritzan gordailatu eta erregistratzeko ardura Fernando Castiella López Arosteguiren edo honek izenda dezakeenaren esku uzten da.

Besterik gabe, idazpuruan adierazitako leku eta egunean izenpetzen dute agiri hau.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala