
57. zk., 2014ko martxoaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (168 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1385
106/2014 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Donostia Unibertsitate Ospitaleko erizaintzako zuzendariorde lanpostua betetzeko Lucia Garate Echenique andrea izendatzeko dena.
Aztertu dugu Donostia Unibertsitate Ospitaleko erizaintzako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearen 2014ko urtarrilaren 28ko 51/2014 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2014ko otsailaren 6ko EHAAn (25. zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea amaituta, lanpostu horretan jarduteko aurkeztu diren eskabideak eta agiriak aztertu dira, eta hautagaien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Lucia Garate Echenique andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori dela eta, Zuzendaritza Gerentzia honek hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Lucia Garate Echenique andrea Donostia Unibertsitate Ospitaleko erizaintzako zuzendariorde izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen honek 2014ko otsailaren 26tik aurrera emango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Donostia, 2014ko martxoaren 3a.
Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentea,
JOSÉ MANUEL LADRÓN DE GUEVARA PORTUGAL.