
57. zk., 2014ko martxoaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1384
AGINDUA, 2014ko martxoaren 14koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiten zuen Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko otsailaren 10eko Aginduaren hirugarren oinarrian ezarritakoari jarraituz (otsailaren 12ko EHAA, 29. zk.), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Rosa M.ª Sánchez Villar andrea Gizarte Zerbitzuen zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (kodea: 520010; dotazioa: 147).
Bigarrena.– Izendapenak martxoaren 24tik aurrera izango ditu ondorioak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 14a.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren ordezkotza eginez, hala xedatuta baitago Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren hamaikagarren xedapen gehigarrian (dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dira).
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.