Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2014ko urtarrilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
204

EDIKTUA, guraso eta seme-alabentzako neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak arautzeari buruzko 688/13 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien 688/13 prozedura bideratu da, Florentin Horvath-en eskariz, Eniko Ianoskaren aurka, guraso eta seme-alabentzako neurriak direla eta. Prozedura horretan, epaia eman da, eta hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

707/13 EPAIA

Epailea: Maria Jesus Gomez Soria.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamahiruko abenduaren bia.

Alderdi demandatzailea: F. H.

Abokatua: Maria Carmen Gomez Gonzalez.

Prokuradorea: Jose Felix Basterrechea Aldana.

Alderdi demandatua: Eniko Ianoska.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak arautzea.

EPAITZA

Partez baiesten dut F. H.ren ordezkaritzak aurkeztutako demanda, Ianoska Eniko-ren aurkakoa; XXXXX XXXXX seme-alaba komunei dagokienez, honako erabaki hauek hartzen ditut:

– Aitari ematen zaio adingabearen zaintza eta jagoletza. Guraso-ahala, berriz, aitak eta amak edukiko dute. Zuzenbideko bigarren oinarrian ezarritako bisita-erregimena izango du amak.

– Bien alabaren aldeko mantenu-pentsioa ordaindu beharko du amak; lana, langabezi saria, ezintasuna edo laguntza soziala dela-eta hilero izan litzakeen diru-sarreren % 35ekoa, eta, gutxienez, 150 eurokoa hilean, bi seme-alabentzat. Pentsioa urtero eguneratu beharko da, INEk edo horren ordezko erakundeak argitaratutako KPIren arabera. Nolanahi ere, ordaindu beharreko kopurua aitak hautatzen duen banku-kontuan sartu beharko da, hilabeteko lehenengo bost egunen barruan. Guraso biek, erdibana, ordainduko dituzte adingabeek sortzen dituzten aparteko gastuak.

Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia:...). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Eniko Ianoska demandatuari behar bezala jakinarazteko eman eta sinatzen dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko abenduaren hiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala