Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2013ko abenduaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5403

IRAGARKIA, Lennox Fashion, S.L. merkataritza-sozietateari Kontsumobideko zuzendariaren 2013ko azaroaren 13ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, zehapen-espedientea ireki zitzaion Lennox Fashion, S.L. merkataritza-sozietateari.

Espediente-erreferentzia: 01A001-18-2013.

Lennox Fashion, S.L. merkataritza-sozietateari (Olagibel kalea 22, Vitoria-Gasteiz, Araba) ebazpen hori ohiko bidetik jakinarazten saiatu arren lortu ez denez, honako iragarki hau argitaratzen da.

Espedientearen aipamena:

(Ikus .PDF)

Halaber, zehapena honela bete beharko duela jakinarazten zaio:

– Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

– Jakinarazpena hilaren 16tik azken egunera bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean jarri den epe hori baino beranduago amaitzen denean, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta biharamunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. idatzi-zatietan dioenaren arabera.

Ordainketa egiterakoan, izena (Lennox Fashion, S.L.) eta espediente-zenbakia (01A001-18-2013) adieraziko dira, baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola ere; eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu-zenbaki honetan egingo da ordainketa: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia.

Hori guztia jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz, hain zuzen ere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan (lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 25a.

Kontsumobideko zuzendaria,

ELENA UNZUETA TORRE.


Azterketa dokumentala