Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2013ko abenduaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5402

IRAGARKIA, hasi den 2013-489 zenbakiko espedientean egindako errekerimendua jakinarazteko dena. Errekerimendu hori Norberaren Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan azaltzen diren eskubideez baliatzeari buruzkoa da.

2013ko urriaren 14ko idazkiaren bidez, Fermín Somocueto Merino jaunari berak egindako eskaera bideratzeko beharrezkoa zen dokumentazioa eskatu zitzaion.

Errekerimendu hori ezin izan denez jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Oharrak:

1.– Interesduna Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzara (Larrauri Mendotxe Bidea, 18. Erandio-Bizkaia) joan daiteke 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Horrela, bere esku izango du eskatutako dokumentazioaren zerrenda jasotzen duen jakinarazpena.

2.– Jakinarazpena jasotzeko aipaturiko epean bertaratu ezean, prozedurarekin aurrera jarraituko da bestelako izapiderik gabe, eta dagokion ebazpena ere emango da.

Erandio, 2013ko azaroaren 25a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala