Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2013ko abenduaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5400

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, Lanbideren bulegoetarako altzariak eskuratzea kontratatzeko dena (Espedientea: LAN/S-06/2014).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Zerbitzu Nagusiak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.

c) Espediente-zenbakia: LAN/S-06/2014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetzen denean hasi eta 2014ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: eskaintza ekonomikoa, 60 puntu. Entregatzeko epea: 5 puntu. Berme-epea: 5 puntu. Guztira, 70 puntu.

– Balio-judizioen bidez ebaluatzeko beste irizpide batzuk: proposamen teknikoa eta diseinuari buruzkoa: 30 puntu. Guztira: 30 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: laurogei mila eta bederatziehun eta laurogeita hamaika euro eta hirurogeita hamalau zentimo (80.991,74) + hamazazpi mila eta zortzi euro eta hogeita sei zentimo (17.008,26), BEZari dagozkionak. Guztira: laurogeita hamar mila euro (98.000), BEZa barne.

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.

b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.

d) Telefonoa: 945 01 94 03.

e) Helbide elektronikoa: administra.licitaciones@lanbide.net

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2013ko abenduaren 27a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi pleguak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko abenduaren 27a, 11:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.

2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1, 2. solairua.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea (baldin eta Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik atzeratzen ez bada).

a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Entitatea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zentralak.

2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Badaia aretoa).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.

4) Eguna: 2014ko urtarrilaren 13a.

5) Ordua: 11:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Entitatea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zentralak.

2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Badaia aretoa).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.

4) Eguna: 2014.eko urtarrilaren 23a.

5) Ordua: 11:00ak.

10.– Beste argibide batzuk: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko informatika-ataria edo web-orria: www.lanbide.net

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 26a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala