Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2013ko abenduaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5399

EDIKTUA, epaia argitzeko autoari buruz bideratutako 210/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala

210/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Servicios Carnicos Alonso, S.A.

Abokatua: Jesus Manuel, Espinosa de Los Monteros Silva.

Prokuradorea: Echaniz.

Demandatua: Luz Gandiaga eta Luz Gandiaga.

Gaia: hitzezko judizioa.

Aipatu judizioaren gainean autoa eman da 2013ko otsailaren 12an, zeinen xedapen-zatia honako hau baita:

Prozedura honetan, 2013-02-06an emandako 15/13 epaia argitzea erabaki da. Horrenbestez, epaitza aurrekarietan adierazitako moduan idatzita geratzen da, honela:

Guztiz baiesten dut Luis Echániz Aizpuru prokuradoreak Servicios Cárnicos Alonso, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz jarritako demanda, merkataritzan «Katering El Alambique» izenpean eta María Belén Fernández Prieto izenarekin aritzen den Luz Gandiaga Fernández-en aurkakoa; beraz, 202,89 euro gehi demanda jarri zen egunetik aurrera sortutako interesak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Luz Gandiaga demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2013ko otsailaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala