Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2013ko maiatzaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2314

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 30ekoa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariak, 2011ko irailaren 16ko Ebazpenaren bidez (urriaren 14ko EHAA, 196. zk.), Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzea onartu zuen.

Ospitaleak Batzordearen osaera aldatzeko eskaera egin du. Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak akreditatzeko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 3. eta 7. artikuluetan xedatutakoa betez (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 12. artikuluak emandako egitekoak betez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– M.ª Mercedes Yagüe Asensio andrea, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kidea, kargutik kentzea.

Bigarrena.– Ingrid Estevez Coro andrea, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide izendatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina. Halaber, ebazpena Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari jakinaraziko zaio.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Osasuneko sailburuordeari edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 30a.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

MARÍA LUISA ARTEAGOITIA GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala