Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2013ko apirilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1825

AGINDUA, 2013ko apirilaren 4koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak berritzekoa.

Abenduaren 21eko 7/1993 Legeak, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzekoak –ekainaren 27ko 10/1997 Legeak aldatu zuen Lege hori– Kontseilu Nagusia arautzen du 6. artikuluan, gizarte-eragileek parte hartzeko organo gisa. Kontseilu hori honako hauek osatuko dute: presidenteak, presidenteordeak, sindikatu-antolakunde eta konfederazioen bost ordezkarik, enpresaburuen ordezkaritza instituzionala duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresaburuen elkarteetako hiru ordezkarik, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko ordezkari batek, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari batek –udalak eta foru-aldundiak entzun ondoren izendatuak–; gai horretan duten eskumena kontuan izanik, Osasun Sailaren bi ordezkarik –horietako batek presidenteorde gisa jardungo du–, eta Lan eta Gizarte Segurantza Saileko hiru ordezkarik (egun, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila). Horrez gain, artikulu horretako 5. idatzi-zatiak aurreikusten du zuzendari nagusiak Kontseilu Nagusiaren bileretan parte hartuko duela, eta hitza izango duela, baina botorik ez.

Artikulu horretako 7. paragrafoak xedatzen duenez, Kontseilu Nagusiko kideak Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren (aurrerantzean, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila) aginduz izendatu eta kargugabetuko dira, dagokien erakundeek eta administrazioek proposatuta.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2011ko urriaren 10eko Aginduaren bidez, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideen zerrenda eguneratu zen. Kontseilu Nagusi horretan parte hartzen duten Eusko Jaurlaritzako Sailetako goi kargudunetako batzuk aldatu direnez, beharrezkoa da kideen zerrenda berria izendatu eta argitaratzea, erakunde autonomo horren jarduera garatzeko ezinbestekoa den Kontseilu Nagusi horrek normaltasunez lan egin dezan.

Lan-harremanen arloan lan-legedia betearazteko eskumenak Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari dagozkio, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 2/2012 Dekretuan. Hortaz, agindu hau emateko eskumena Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari dagokio.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeko abenduaren 21eko 7/1993 Legearen 6.7 artikuluan eta erakunde horren egitura eta funtzionamenduaren erregelamendua onartu zuen uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuaren 6.4 artikuluan xedatutakoa kontuan hartuz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak izendatzea eta horien zerrenda argitaratzea. Hauek izango dira organo horretako kide:

Lehendakaria:

Titularra: Ricardo Barkala Zumeldu jauna, Laneko sailburuordea.

Ordezkoa: Xabier Iñigo Ochandiano Martínez jauna, Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako zuzendaria.

Lehendakariordea:

Titularra: Guillermo Viñegra García jauna, Osasuneko sailburuordea.

Ordezkoa: Miren Dorronsoro Iraeta andrea, Osasun Publikoko zuzendaria.

Kideak:

– Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren izenean:

Titularra: José Javier Losantos Omar jauna, Laneko zuzendaria.

Ordezkoa: Itziar Fernández Mendizabal andrea, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko teknikaria.

Titularra: María Ubarrechena Cid andrea, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendaria.

Ordezkoa: Carlos Zapatero Berdonces jauna, Arabako Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako burua.

Titularra: Ricardo Minguez Muñoz jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako zuzendariordea.

Ordezkoa: Begoña Lasa Ibarreche andrea, Bizkaiko Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako burua.

– Osasun Sailaren izenean:

Titularra: Concepción Castells Carrillo andrea. Bizkaiko Osasun Publikoko zuzendariordea

Ordezkoa: José M.ª Arteagoitia Axpe jauna, Osasun Publikoko teknikaria.

– Eusko Jaurlaritzak izendatuta, udalak eta foru aldundiak entzun ondoren:

Titularra: Estefanía Gordoa Ríos andrea, Lan Harremanen zuzendaria.

Ordezkoa: Ismael Gorostiza Fernández-Villarán jauna, Prebentzio Zerbitzuko arduraduna.

– Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren izenean:

Titularra: Agustín Mendiola Gorospe jauna.

Ordezkoa: Javier Goienetxea Urkaregi jauna.

– Confebask-Euskal Enpresarien Konfederazioaren izenean:

Titularra: Jon Bilbao Saralegui jauna.

Ordezkoa: Manuel Guerrero Igoa jauna.

Titularra: Montserrat Ruiz Mitjans andrea.

Ordezkoa: José Ramón Apezetxea Escudero jauna.

Titularra: Enrique González Sal jauna.

Ordezkoa: Gonzalo Salcedo Bilbao jauna.

– Langileen aldetik:

ELA sindikatuaren izenean:

Titularra: Leire Txakartegi Iramategi andrea.

Ordezkoa: Juan Cruz Lopez Barrena jauna.

Titularra: Leire Heredia Bilbao andrea.

Ordezkoa: Luis Bernardo Otxoa de Oribe jauna.

CC.OO. sindikatuaren izenean:

Titularra: Alfonso Ríos Velada jauna.

Ordezkoa: Jesús Uzkudun Illarramendi jauna.

LAB sindikatuaren izenean:

Titularra: Ibon Zubiela Martin jauna.

Ordezkoa: Juan José Rodríguez Horna jauna.

UGT sindikatuaren izenean:

Titularra: Esperanza Morales Quicios andrea.

Ordezkoa: María del Mar Esnaola Latasa andrea.

4. artikulua.– Izaskun Urien Azpitarte andreak, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak, Kontseilu Nagusiko bileretan parte hartuko du, eta hitza izango du, baina botorik ez.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.– Agindua honek 2013ko apirilaren 4tik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 4a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


Azterketa dokumentala