Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2013ko apirilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1824

189/2013 DEKRETUA, apirilaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko dena (behin-behineko langileak).

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioentzat eta lan-kontratudun langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 14. artikuluan ezartzen duenez, lanpostuen zerrendek aurrekontuetan diruz hornitutako lanpostu guztiak barne hartu beharko dituzte, eta funtzionarioentzat, lan-kontratuko langile finkoentzat eta behin-behineko langileentzat gordetakoak diren bereizi. Xedapen hori betetzeko, martxoaren 20ko 44/2007 Dekretua argitaratu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzeari buruzkoa. Dekretu horrek, hain zuzen ere, behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu zituen, eta apirilaren 19ko 92/2005 Dekretua ordezkatu zuen, azken hori, 2006ko urtarrilaren 12an Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak emandako epaiaren bitartez, deuseztatu egin baitzen. Geroztik, hainbat aldiz aldatu da dekretu hori, eta uztailaren 21eko 464/2009 Dekretuaren bidez egin zitzaion aldaketa izan da garrantzitsuena.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egitura osatzen duten sailak eta horien jardun-arloak finkatzen dira. Dekretu horrek berekin dakar ezinbestez sailetako behin-behineko langileen lanpostu-zerrendetan aldaketak egitea.

Lanpostuen zerrendak Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko tresna gisa sortzen dira; horregatik, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu eta aldeko ebazpena eman zaien aldaketak egin behar dira aldian-aldian, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluari dagokionez 2002ko uztailaren 30ean Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakia betetzeko. Aipatutako erabaki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura dauden behin-behineko langileen araubide juridiko orokorra eta egiturazkoa ezartzeko proposamena onartu zen.

Behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrenda honek, funtsezko ezaugarriak, betetzeko eskatzen diren baldintzak eta lanpostuen ordainketa- erregimenarekiko beharrezkoak diren zehaztasunak finkatzen ditu, guztiak ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako lanpostuen zerrendak arautzen dituen apirilaren 12ko 78/2005 Dekretuaren 5.4 artikuluan ezarritakoaren arabera (urtarrilaren 16ko 6/2007 Dekretuaren araberako idazkera). Dekretu horrek, alde batetik, 2005eko azaroaren 18ko Epaiaren epaitzan ezarritakoari erantzuten dio, eta, bestetik, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 15. artikuluan eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Erabakian jasotako xedapenak batzen ditu.

Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko apirilaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen eranskinean agertzen dira eta martxoaren 20ko 44/2007 Dekretuaren eta haren ondorengo moldaketen bidez onartutako zerrendak ordezkatzen dituzte.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko apirilaren 9an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala