Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2012ko ekainaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
2993

IRAGARKIA, Web Comerse Services Spain, S.L. sozietateari kontsumoaren arloko zehapen-prozedura 2012-04-23an hasteko hartutako erabakia jakinarazteko dena (prozedura-zenbakia: 01A001/17/2012).

Saiatu gara erabaki hori Web Comerse Services Spain S.L. sozietateari ohiko moduan jakinarazten (helbidea: Caléndula 93 Miniparc III Edificio E, Soto de la Moraleja, Alcobendas), baina ezinezkoa izan da. Horregatik, argitaratzen da iragarki hau.

Hautsitako araua:

Kontsumitzaile eta Bezeroen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.3.a) eta b) artikulua. Artikulu horien arabera, zerbitzuak betetzerakoan, honako hauek joko dira akastuntzat eta ez-egokitzat:

a) Edozelako zerbitzua ematerakoan, baldintzak ez dira bete honako alor hauei dagokienez, eta betiere aplikatzekoa den araudiaren edo zerbitzuak eskaini edo ematen diren baldintzen arabera: kalitatea, kopurua, intentsitatea, izaera, epea edo prezioa.

b) Ikuskatze-lanak errazteari dagokionez, aurka jartzea, uko egitea edo oztopoak ipintzea, eta berdin agintari eskudunek nahiz euron agenteek eskatzen dituzten datuak edo informazioa emateari dagokionez ere, agintari edo agente horiek informatu, zaindu, ikertu, ikuskatu, izapidetu eta gauzatzeko lanetan dihardutela, ...

Zehapena:

Ez-betetzeak administrazio mailako arau-hauste arintzat jotzen dira behin-behingoz, hori ezartzen baitu 6/2003 Legearen 52.2 artikuluak.

6/2003 Legearen 53.1.a) artikuluaren arabera, arau-hauste horiek 25.000 eurora arteko isuna izango dute.

Legezko ohartarazpenak

Hamabost egun daude egoki iritzitako informazioak, agiriak eta alegazioak egin eta aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatu ahal izateko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

Hori guztia jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz, hain zuzen ere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan (lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen). Epe horretan espedientea aztertu ahal izango da, Kontsumobiden (Done Jakue kalea 11, Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 11.

Kontsumobideko zuzendaria,

ANA MARÍA COLLIA POSADA.


Azterketa dokumentala