Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2012ko ekainaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
2984

EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 29koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko 2012rako Fondoaren kontura ekintza humanitario bati diru-laguntza ematen diona, Asociación IZAN a favor de la infancia y la juventud erakundearen alde (PRE-2012BA/0004).

Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak arautzen ditu Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak, eta bi jarduera-mota bereizten ditu. Alde batetik, larrialdietan laguntzeko proiektuak daude: haien bidez, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak eskuragarri jarri nahi dira, biziraupena bermatzeko eta hondamendiek eragindako pertsonen sufrimendua eramangarriago egiteko. Beste aldetik, ekintza humanitarioko proiektuak, zentzu zabalago batean; horri lotutako jarduerak larritasun-maila txikiagokoak dira eta garapena, giza eskubideak eta bakegintza sustatzeko oinarri batzuk bultzatzeko dira.

Aipatutako dekretuaren 4. artikuluak dioenez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren bidez urtero egingo da laguntza-deialdia. Hala ere, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta abiarazi ondoren, eta ikusirik Jaurlaritzaren Lehendakaritzari esleitu zaiola garapenerako lankidetzaren arloa, eta lehendakaritza horrixe atxiki zaiola Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia izeneko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiak egin behar du diru-laguntzen deialdi hau. Aipatutako eskumena erabiliz, 2012ko otsailaren 2ko Ebazpena, 2012rako garapena eta lankidetza sustatzeko funtsaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzen deialdia egiten duena, ezarri zuen.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak erabakiko du nola kudeatu aipatutako laguntzak eta arlo honetan eman beharko diren ebazpenak.

Horren ondorioz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11.2 artikuluaren arabera; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 11.1 artikuluaren arabera, eta 2012ko maiatzaren 25ean elkartu zen Kontseilu Errektorearen proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Larrialdi eta ekintza humanitarioa sustatzeko laguntza-eskari bati diru-laguntza ematea. Diru-laguntza hori finantzaketa-lerro iraunkorrean Asociación IZAN a favor de la infancia y la juventud erakundeak aurkeztu zuen «Construcción de viviendas post-paso terremoto Haití 2010, acción humanitaria 5ta fase» proiektua ordaintzekoa izango da.

Bigarrena.– Laguntza 156.490,21 euroko ordainketa bakar baten bidez emango da. Proiektua 2012ko uztailaren 1ean hasiko da eta 2012ko abenduaren 31n bukatuko da. Beraz, dirulaguntza zuritzeko epea 2013ko apirilaren 30ean bukatuko da.

Hirugarrena.– Agindu hau erakunde eskatzaileari bertatik bertara jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen. Honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 29a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.


Azterketa dokumentala