Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2012ko ekainaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2796

EDIKTUA, 1739/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1739/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Estibaliz Monterrey Llinas.

Abokatua: Jose Miguel Fernandez Lopez de Uralde.

Prokuradorea: Juan Usatorre Iglesias.

Demandatua: Investigaciones Energeticas, S.A.

2012-04-26an epaia eman da aipatu judizioan, zeinaren epaitza honako hau baita:

Guztiz baiesten dut Inversiones Energéticas, S.A.ren aurka Estibaliz Monterrey Llinas-ek jarritako demanda, eta, ondorioz,

1.– Amaitutzat deklaratzen dut honako helbide honetan kokatuta dagoen etxebizitzak zuen hipoteka-erantzukizuna, bai eta horren gainean ezarritako hipoteka ere: Errekaleor kalea 25, 2. solairua, eskuineko atea (Gasteizko Erregistroko 11512 finka).

2.– Erabaki hori onartu eta betetzera kondenatzen dut demandatua.

3.– Gasteizko Jabetza Erregistroan inskribatuta dagoen 11512 finkaren gainean eraikitako etxebizitzari ezarritako hipotekaren erregistro-inskripzioa ezeztatzeko agintzen dut. Helaraz bekio agindua Gasteizko Jabetza Erregistroari ebazpen honen testigantzarekin batera eta adierazi ebazpena irmoa dela.

4.– Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0004 0000 04 1739 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Investigaciones Energeticas, S.A. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala