Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2012ko ekainaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2795

EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 1745/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1745/10 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Teleurge Asistencia, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Roberto Alberto Herrero Espadas.

Gaia: kontratuak, oro har.

Judizio horretan, epaia eman da, 2011ko maiatzaren 23an. Hau diote xedapen-zatiak eta epaitzak:

EPAITZA

Baietsi egiten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizioko demanda, Teleurge Asistencia, S.L, merkataritza-sozietateak aurkeztua, De la Fuente letraduak lagundurik. Demanda hori Roberto Alberto Herrero Espadas auzi-iheslariaren aurka aurkeztu zen.

Roberto Alberto Herrero Espadas jauna kondenatzen dut 792,24 euro ordaintzera Teleurge Asistencia, S.L.ri.

Emaitzari aplikatuko zaio epaiak exekutatzeari buruz Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluak dioena, baldin eta ebazpen honetan adierazitakoa norbere borondatez eta Prozedura Zibilaren Legearen 548. artikuluan ezarritako epean betetzen ez bada.

Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio berariaz, fede gaiztoz jokatu duela antzeman baita.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0010 0000 02 1745 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Gasteizen, bi mila eta hamaikako maiatzaren hogeita hiruan.

Eta Roberto Alberto Herrero Espadas demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Gasteizen, bi mila eta hamaikako maiatzaren hogeita lauan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala