Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2012ko ekainaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2794

EDIKTUA, 95/11 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nuria Lusa Sobronek, Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

Fede eta lekukotza ematen dut:

95/2011 falta-judizioan, epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

486/11 EPAIA

Donostia, bi mila eta hamaikako irailaren hogeita hamarra.

Nik, Laura Mateos Terron-ek, Donostiako eta bere barrutiko Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu ordezko naizenak, ikusi ditut 94/11 berehalako falta-judizioaren autoak, ordena publikoaren aurkako ustezko falta bat dela-eta bideratutakoak. Eta horretan honakoak izan dira parteak: akzio publikoaren ordez, Ministerioa Fiskala, Gonzalez jauna; eta honako inplikatu hauek,

Salatzailea: Donostiako Ertzaintzaren C81A2 zenbakidun agentea.

Salatua: Jesus Manuel Garcia Rodriguez.

Lekukoa: Donostiako Ertzaintzaren H28L3 zenbakidun agentea.

Eta ebazpen hau eman da, honako hauetan oinarriturik:

EPAITZA

Kondenatu egiten dut Jesus Manuel Garcia Rodriguez jauna, ordena publikoaren aurkako falta baten egilea izateagatik, hogeita hamar egunez hiru euroko kuota ordaintzera eguneko. Horretaz gain, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du eta, ondorioz, ordaindu barik uzten dituen bi kuotako, askatasunik gabeko egun bat izango du. Eragindako gastuak, halaber, berak ordaindu beharko ditu.

Ebazpen hau ez da irmoa; beraz, haren aurka apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da epaitegi honen aurrean, ebazpena jakinarazten denetik hasi eta bost eguneko epean. Donostiako Probintzia Auzitegiak ebatziko du errekurtsoa. Epe horretan idazkaritzan geratuko dira jarduketak, alderdiek eskuratu ahal izateko. Errekurtsoa Prozedura Kriminaleko Legearen 790. artikulutik 792.era bitartean ezarritakoari jarraituz egin beharko da.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta jasota gera dadin, Jesus Manuel Garcia Rodriguezi epaia jakinarazteko baliagarria izan dadin –egun bizileku ezezaguna baitu–, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Donostian, bi mila eta hamabiko apirilaren hamabian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala