Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2012ko ekainaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIAKO INSTRUKZIOKO 2 ZK.KO EPAITEGIA
2792

EDIKTUA, zuhurtziagabekeria-faltagatik burututako 1035/09 falta-judizioaren ondoriozkoa.

446/11 EPAIA

Donostia-San Sebastián, 2011ko ekainaren 20a.

Nik, Susana Iñiguez Del Val, Donostia-San Sebastiángo eta bere barrutiko Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditut 1035/09 falta-judizio honetako autoak, zuhurtziagabekeria-faltagatik burutuak. Hauek izan dira alderdiak: Fernando Couso Garcia salatzailea, Joaquín Garmendia Novo letraduak lagunduta; Maria Aranzazu Iridoy Toledo salatua; eta erantzule zibil zuzena Allianz, S.A. aseguru-etxea, Roman Zubillaga letraduak lagunduta. Bada, emandako eskumenez baliatuz, ondoko epaia eman du epaileak:

EPAITZA

1.– Maria Aranzazu Iridoy Toledo kondenatzen dut, lesioak eragin zituen zuhurtziagabekeria arinagatiko faltaren egile baita, hamar egunez eguneko sei euro ordaintzera, eta, ZKren 53. artikuluan xedatu bezala, ezarritako isuna ordaindu ezean erantzukizun penal subsidiarioa izango du, eta Fernando Couso Garcíari hamasei mila hirurehun eta hogeita sei euro eta laurogeita hemezortzi zentimoko (16.326,98) kalte-ordaina eman beharko dio, Allianz, S.A. aseguru-etxearen erantzukizun zibil zuzenaren adierazpenarekin, zeinak gainera, Aseguruen Kontratuei buruzko Legearen 20. artikuluko interesak ordaindu beharko dituen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta, beraren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, ebazpen hau jakinarazi eta bost eguneko epean.

Originala eraman bedi Epaien Liburura, eta egin bedi haren testigantza bat, autoei batuko zaiena. Hala erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epai hori, idazpuruan ageri den lekuan eta egunean irakurri eta sinatu zen. Fede ematen dut.

Azaldutakoa egiazkoa da, zeharo bat dator jatorrizkoarekin, eta berorri lotzen natzaio. Eta auto nagusiei eransteko, hau ematen dut Donostian 2011ko ekainaren 20an.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala