Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2012ko ekainaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2787

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 30ekoa, Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordearena, zeinen bidez argitaratu egiten baita Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2008ko apirilaren 24ko Aginduaren babespean 2008ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 Erregelamenduan zehazten diren diru-laguntza batzuetarako deialdia egin zen.

Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 Erregelamenduan zehazten diren diru-laguntza batzuetarako deialdia egin zuen Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2008ko apirilaren 24ko Aginduan ezarritakoa betez, laguntzak emateko prozedura erabiliz egiten zaio onuradun bakoitzari ebazpenen jakinarazpena, alegia, laguntzak modu ordenatuan esleitzen zaizkie agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaileei, espedientea osorik bete den unearen arabera eta lehiaketaren teknikara jo gabe. Nolanahi ere, kontuan izango dira hautatutako irizpide objektiboak aplikatzean lortutako ehunekoak, laguntza-motaren arabera.

Aipatutako aginduan xedaturikoa betez, bakoitzari bere ebazpena banan-banan jakinarazi behar bazaio ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu horren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2008ko apirilaren 24ko Aginduaren babespean 2008ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiek horren berri izan dezaten (zerrenda eranskinean dago). Aipatutako agindu horren bidez, Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 Erregelamenduan zehazten diren diru-laguntza batzuetarako deialdia egin zen.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko diote Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 30a.

Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordea,

JUAN RAMÓN AZKUE MANTEROLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala