104. zk., asteartea,2012 maiatza 29
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 1 Pág.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2399
IRAGARKIA. 51/12 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Interesa izan dezaketen hirugarren guztiei jakinarazten zaie SATSE Erizainen Sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela (51/12 prozedura laburtua) Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2011ko abenduaren 12an hartutako Erabakiaren aurka; izan ere, erabaki horrek ezetsi egin zuen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 11ko 1282/2011 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa; ebazpen horren bidez onartu egin ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan –2011ko Lan Eskaintza Publikoaren baitan– lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-zerbitzuak arautuko dituzten oinarri orokorrak (2011ko uztailaren 27ko EHAA, 142. zenbakia).
Beraz, hirugarren interesdun guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie prozedura judizialean agertzeko eta pertsonatzeko bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 19a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.