Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., asteartea,2012 maiatza 29


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2398

IRAGARKIA, 62/12 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen hirugarren guztiei jakinarazten zaie Langile Abertzaleen Batzordeak, LAB Sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela (62/12 prozedura laburtua) Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2011ko abenduaren 12an hartutako Erabakiaren aurka; izan ere, erabaki horrek ezetsi egin zuen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa; ebazpen horren bidez onartu egin ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-zerbitzuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Beraz, hirugarren interesdun guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie prozedura judizialean agertzeko eta pertsonatzeko bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 13a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala