Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2012ko maiatzaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
2381

AGINDUA, 2012ko martxoaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Irurako (Gipuzkoa) «Irura Ikastola» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitateak kentzeko baimena emateko dena.

Irurako (Gipuzkoa) «Irura Ikastola» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da, non baimena eskatzen baita Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko, eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat kentzeko.

Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek hari buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (1992ko apirilaren 9ko BOE); 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (2010eko martxoaren 12ko BOE); eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat kentzeko, 2012-2013 ikasturtetik aurrera:

Kode zenbakia: 20008431.

Izen espezifikoa: «Irura Ikastola».

Titularra: Irurako Ikastola Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Zilar kalea, 4

Udalerria: Irura.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate 1 kentzea.

– Lehen Hezkuntzako unitate 1 gehitzea, 25 ikaspostukoa.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 2 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko umeentzat; unitate bakoitza, 18 ikaspostukoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 4 unitate, 98 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 7 unitate, 175 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia: unitate 1.

2. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, baliogabetu egingo da emandako baimena.

3. artikulua.– Martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko du ikastetxeak, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

Bigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 20a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala