Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2012ko maiatzaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2377

465/2012 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Bilboko Eskualdeko Erakunde Sanitarioari atxikitako kontratazio-mahaia aldatzeko dena.

Ikusi da Bilboko Eskualdeko zuzendari gerentearen 2012ko martxoaren 27ko idazkia, zeinen bidez aipatu erakundeari atxikitako kontratazio-mahaia aldatzea proposatzen baita.

Ondorioztatzen da, aipatu idazkian nabarmentzen denez, aipatu erakundeko plantillaren aldaketaren ondorioz sortutako egoera kontratazio-mahaia aldatzea izapidetu behar dela, orain egituratua dagoen bezala.

Kontuan izan da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1998ko martxoaren 13ko 506/1998 Ebazpenaren bidez, Bilboko Eskualdeko Erakunde Sanitarioari atxikitako kontratazio-mahaia sortu zela kontratuak esleitzean kontratazio-organoari laguntzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluan xedatzen den legez eta Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateginaren 320. artikuluan ezarritako aurreikuspenak betez.

Azaldutako guztiagatik, Zuzendaritza Nagusi honek, legeriak ematen dizkion ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DU:

Bilboko Eskualdeko zerbitzu-erakundearen kontratazio-mahaiaren osaerari buruzko aurreko ebazpen guztiak indarrik gabe uztea, eta behean aipatzen direnak kontratazio-mahaiaren kide izendatzea, eta zer kide mota diren ere zehazten da:

Lehendakaria:

Titularra: Andrés Villar Pizarro, Ekonomia eta Finantzako zuzendaria.

Ordezkoa: Miren Josu Ormaetxea Legarreta, Giza Baliabideetako zuzendaria.

1. bokala:

Titularra: M.ª Soledad Martín Álvarez.

Ordezkoa: M.ª Pilar Iglesias Renovales.

2. bokala:

Titularra: Ana Madariaga Ibarguchi.

Ordezkoa: Elena Rahm Gallarzagoitia.

Bokal-idazkaria:

Titularra: Juan Félix Urbieta Pérez.

Ordezkoa: Maite Yeregui Huarte.

Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (4/1999 Legeak aldatua) 107., 114. eta hurrengo artikuluetan ezartzen den moduan, ebazpen honen aurka –ez baitio administrazio-bideari amaiera ematen–, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 27a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala