Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2012ko apirilaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1711

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1080/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1080/09 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Banco Santander, S.A.
Abokatua: Jose Manuel Cortes Tames.
Prokuradorea: Jiménez.
Demandatua: Audrius Nauseda eta George Meshveliani.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da. Idazpuruak eta xedapen-zatiak/epaitzak honela diote hitzez hitz:

43/12 EPAIA

Donostia-San Sebastián, 2012ko otsailaren 20a.

Nik, Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak, ikusi ditut dirua erreklamatzeko epaitegi honetan bideratutako 1080/09 judizio arrunteko auto hauek; judizio hori, Banco Santander, S.A.k eskatuta bideratu da, Jiménez Gómez epaitegietako prokuradoreak ordezkaturik eta Cortés Tamés letraduak lagundurik, auzi-ihesean diren Audrius Nauseda eta George Meshveliani jaunen aurka. Hortaz, Espainiako Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Banco Santander, S.A.ren ordezkaritzak Audrius Nauseda eta George Meshveliani jaunen kontra aurkeztutako demanda. Hori dela eta, demandatuak honako hauek ordaindu beharko dituzte: 5.388,43 euro, tronkoarenak; % 18,20ko interes itunduak, 2009ko irailaren 30etik (egun hartan aurkeztu zen demanda) guztiz ordaindu artekoak; prozedurako kostuak demandatuei ezartzen zaizkie.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei eta demandatuei PZLko 497.2 artikuluan ezarritako eran, eta adieraz bekie, halaber, demandatu auzi-iheslariei ezen ebazpena ez dela irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkarapena zertan oinarritzen den, apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko 458. artikulua, Prozedurak arintzeko neurriei buruzko urriaren 19ko 37/2011 Legearen araberakoa).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 1846 0000 00 1080 09 zenbakia du. Diru-sarrera egin izanaren agirian, kontzeptua idazteko eremuan, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Sar bedi ebazpen honen jatorrizko kopia epaitegi honetako epaien liburuan, eta dagozkion autoetan jaso bedi lekukotza.

Eta horrela, erabaki, agindu eta sinatu du Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostia-San Sebastiángo eta haren barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile-magistratu titularrak.

Audrius Nauseda eta George Meshveliani demandatuak non bizi diren ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikulua betez (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago, Epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko otsailaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala