Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2011ko apirilaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Kultura Saila
1902

IRAGARKIA, Hizkuntza Politikarako sailburuordearen 2011ko urtarrilaren 31ko Ebazpena Diselan SLri jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Diselan SLri esleitutako diru-laguntza baliogabetu zen.

Diselan SLri (Bilbao) aipatutako ebazpen hori jakinarazten saiatu ostean, horretarako modurik egon ez denez, ondoren argitaratzen da oso-osorik:

«EBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 31koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Diselan SL entitateari esleitutako diru-laguntza baliogabetzen duena.

AURREKARIAK

1.- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatutako programen kontura diru-laguntzak emateko modua arautuz, Kulturako sailburuak 2010eko ekainaren 3an Agindua eman zuen (EHAA, 2010eko ekainaren 4koa, 105. zk.).

2.- Goian aipaturiko Agindua ebazte aldera, 2010eko azaroaren 26an, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Ebazpena eman zuen.

3.- Bigarren puntuan adierazitako Ebazpenaren bidez 17.952,83 euro esleitu zitzaizkion Diselan SL entitateak aurkeztutako egitasmoari (IKT-2010A00/0102) eta Diselan SL entitateak Ebazpen hau argitaratu ondoren ez zuen adierazi diru-laguntza onartzen duela.

4.- Kultura sailburuaren 2010eko ekainaren 3an Aginduko 11. artikuluak honako hau ezartzen du: «Diru-laguntzaren entitate onuradunak esleitutako diru-laguntza onartu egin behar du. Ondorioz, diru-laguntza esleitu zaiola adieraziz dagokion Zuzendaritzak bidalitako jakinarazpena jaso eta hamabost (15) egun balioduneko epean diru-laguntza onartu egin duela adieraziko dio idatziz dagokion Zuzendaritzari. Horretarako laguntza-motari dagokion onarpen- orria bete beharko da. Onarpen-agiria esandako epean aurkeztu ez izana diru-laguntzaren onuradunak laguntzari uko egiten diola ulertuko da».

Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Diselan SL entitateak esleitutako diru-laguntzari uko egiten diola onartzea.

Bigarrena.- Diselan SL entitateari esleitutako diru-laguntza baliogabetzea.

Hirugarrena.- Honen berri interesatuari ematea, eta jakinaraztea Erabaki honek ez duela administrazio bidea agortzen eta bere aurka Kultura sailburuaren aurrean gorako errekurtsoa jarri ahal izango dela hilabeteko epearen barruan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hau guztia Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 31.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MARÍA LOURDES AUZMENDI AIERBE».

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 11.

Koordinazioko zuzendaria,

IVÁN IGARTUA UGARTE.


Azterketa dokumentala