Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2011ko apirilaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun eta Kontsumo Saila
1900

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Santiago etorbideko 11. zenbakian dagoen eraikinaren 1. solairuko eskuineko hegalean eta bigarren solairuan dagoen lokala kontsumo-bulego («kontsumobide») bihurtzeko obrak prozedura irekiz kontratatzeko lizitazioari dagokiona.

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila, Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 25/2011-SC.

2.- Kontratuaren xedea.

a) Helburua: obrak, Vitoria-Gasteizko Santiago etorbideko 11. zenbakian dagoen eraikinaren 1. solairuko eskuineko hegalean eta bigarren solairuan dagoen lokala «kontsumobide» kontsumo-bulego bihurtzea.

b) Loteak: kontratuaren xedea ez dago lotetan banatuta.

c) Gauzatzeko lekua: Vitoria-Gasteizko Santiago etorbideko 11. zenbakian dagoen eraikina.

d) Obra burutzeko aurreikusi den epea: lau hilabete, aurretik egindako zuinketa egiaztatzen duen akta egin denetik kontatzen hasita.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: ondoko balorazio irizpideak aplikatuta:

Formulen bidezko irizpide ebaluagarriak:

Ponderazioa: % 60.

Prezioa: % 40.

Eskaintzaren barne-koherentzia % 10.

Berme-epea: % 10.

Balio-iritzien bidez ebaluagarriak direnak:

Ponderazioa: % 40.

Memoria deskriptiboa: % 25.

Lan-egitaraua % 15.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko osoa: kontratuaren gehieneko aurrekontua, BEZa kenduta, 508.472,89 eurokoa da guztira.

5.- Bermeak.

a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

b) Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZa kenduta.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Osasun eta Kontsumo Saila, Eusko Jaurlaritza. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1-4. solairua (Lakua II).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 78.

e) Telefaxa: 945 01 93 01.

f) Eusko Jaurlaritzaren web-orria: www.euskadi.net.

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskabideak aurkezteko epea amaitu arte.

7.- Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: C taldea, 4 azpitaldea, E kategoria.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko apirilaren 18a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen pleguko 13., 14. eta 15. klausuletan zehaztutakoak, karatulako 29., 30. eta 31. puntuei dagokienez.

c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez da behar.

9.- Eskaintzak jendaurrean irekitzea:

a) Entitatea:

Eusko Jaurlaritza. Osasun eta Kontsumo Saila.

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

Helbidea: Donostia, 1-4.a. (Lakua II).

Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

b) Balio-iritzien bidez ebaluagarriak diren eskaintzak:

Data: 2011ko maiatzaren 3a, 12:00etan.

c) Formula bidez ebaluagarriak diren eskaintzak:

Data: 2011ko maiatzaren 17a, 12:00etan.

10.- Bestelako informazioak: ez dago.

11.- Iragarkia EHAAn argitaratzeko gastuak: 406,49 euro, esleipendunak ordaindu beharrekoak.

12.- Hala bada, iragarkia noiz bidali den Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera: ez da beharrezkoa.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo administrazio-klausula berezien orriak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.contratacion.info o www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 14a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala