Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2011ko apirilaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1898

IRAGARKIA, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bi bertsio bananduak, alegia, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa, maketatzeko, diseinatzeko eta argitaratzeko prozedura irekiaren bidez kontratatzeko dena (Espedientea: 19/19S/2011).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Organoa: Zerbitzuko Zuzendaria. Jaurlaritzaren Lehendakaritza.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 19/19S/2011.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria editatzea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Burutzeko lekua: adjudikatarioaren egoitzan.

d) Burutzeko epea: 2011ko abenduaren 31ra arte.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: premiazkoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.- Lizitaziorako aurrekontua: 92.398,07 euro; BEZa (% 4): 3.695,93 euro. Guztira: 96.094 euro.

5.- Fidantzak: baldintza zehatzen pleguan ezarritakoak.

6.- Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.

d) Telefonoa: 945 01 80 40.

e) Faxa: 945 01 81 59.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2011-04-10.

7.- Kontratistak bete beharreko eskakizunak: administrazio-klausulen agiriko 29. puntuan ezarritakoak.

8.- Esleitzeko irizpideak: administrazio-klausula zehatzen pleguko 30. puntuan ezarritakoak.

9.- Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.

a) Agiariak aurkezteko azken eguna: 2011-04-11, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazten direnak.

c) Aurkeztuko lekua:

1) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.

2) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: hilabete bat, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

10.- Eskaintzen irekiera. Eskaintza teknikoarena: maiatzaren 4ko 10:00etan. Eskaintza ekonomikoarena: maiatzaren 10eko 12:00etan.

a) Entitatea: Lehendakaritza (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.

11.- Bestelako argibideak.

12.- Iragarkien gastuak: enpresa eslipendunaren kontura.

13.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zeneko eguna: ez dago horrelakorik.

14.- Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orrialdea: www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 29a.

Zerbitzuko zuzendaria,

RAFAEL GALLO HERMOSA.


Azterketa dokumentala