
64. zk., 2011ko apirilaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
1892
EDIKTUA, 625/10 exequatur prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Aipatu prozeduran ebazpena eman da eta honako hau dio:
294/10 AUTOA
Epailea: Francisco Benito Alonso.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamarreko urriaren hamaika.
XEDAPENAK
Epaileak honako hau erabaki du: 2004-06-24an, Brailako Epaitegiko Ezkontza Auzitegiak (Errumania) emandako epaia aitortu eta betearaztekoa dela deklaratzen du, eta horri jarraiki, Petrica Mihalache jaunak eta Mariana Ciochina andreak osatutako ezkontza desegina dagoela adierazten du. Horrenbestez, harreman pertsonalak, ekonomikoak eta guraso eta seme-alaben artekoak arautuko dituzten neurriak hartu ditu. Neurriok auto honen bigarren aurrekarian bilduta daude.
Errekurtsoak: eman bekie auto honen berri alderdiei eta jakinarazi bi alderdiek Probintzia Auzitegian errekurtsoa jar dezaketela. Betearazteko deklarazioaren aurkako errekurtsoa aipatu Probintzia Auzitegian aurkeztu beharko da, jakinarazpenaren egunetik hilabeteko epean; baina, betearaztea eskatzen zaion alderdia Espainia ez den Europako beste herrialde batean bizi bada, epea bi hilekoa izango da.
Eta nire ebazpen honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut; eta fede ematen dut.
Petrica Mihalache jauna non dagoen ez dakigunez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.
Bilbao (Bizkaia), 2011ko martxoaren 7a.
IDAZKARIA.