Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2011ko apirilaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
1891

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 214/09 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 214/09, adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Anna Andy.

Abokatua: Itziar Lopez Soto.

Prokuradorea: Naia Altuna Serrano.

Demandatua: James Osaro Igbinovia.

Gaia: dibortzioa, 5. XG

Judizio horretan epaia eman da eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Baietsi egin dut Anna Andyren izenean eta ordez, Naia Altuna Serrano prokuradoreak aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den James Osaro Igbinoviaren aurkakoa. Beraz, aipatutakoen arteko ezkontzaren dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztiekin eta prozedura hau izapidetzean sortutako kostuak berariaz ezarri gabe.

Epai hau irmoa egin ostean eman bekio horren berri ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilari; eta hartarako, egin bedi idatzagiri egokia, orri-bazterrean ohar gisa jartzeko.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, epaitegi honetan. Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legea, 457.2 eta 774. artikuluak).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua gauzatzeko, epaitegi honek Banesto (Banco Español de Crédito) taldean duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan (4709 zenbakia) kontsignatu beharko da aipatu zenbatekoa; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

James Osaro Igbinovia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko martxoaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala