Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2011ko apirilaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
1879

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: «Ebazpena, 2010eko abenduaren 30ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko uztailaren 30eko Aginduaren deialdia ebazteko dena; agindu horren bidez, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak ematea arautzen da».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako akatsak aurkitu dira Ingurumeneko sailburuordearen 2010eko abenduaren 30eko Ebazpeneko testuan (2011ko urtarrilaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 20. zk.); ebazpen horren bitartez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko uztailaren 30eko Aginduaren deialdia ebazten da; agindu horren bidez, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak ematea arautzen da. Hortaz, akatsok zuzendu egiten dira hemen:

2011/464 (6/27) orrialdean, I. eranskinean, honako hau dioen tokian:

Biodibertsitatea

Proiektua Eskatzailea Puntuazioa Onartutako diru-laguntza (euro)

Ernio-Gazume GKLn sartutako Alkizako lurretako interes komunitarioko habitat eta espezieak kontserbatzeko eta hobetzeko jardunak. Alkizako Udala 63,5 189.790,96

Barakaldoko lorategi botanikoa. Barakaldoko Udala 63,5 251.805,73

Honako hau esan behar du:

Biodibertsitatea

Proiektua Eskatzailea Puntuazioa Onartutako diru-laguntza (euro)

Ernio-Gazume GKLn sartutako Alkizako lurretako interes komunitarioko habitat eta espezieak kontserbatzeko eta hobetzeko jardunak. Alkizako Udala 63,5 71.661,52

Barakaldoko lorategi botanikoa. Barakaldoko Udala 63,5 135.824,47


Azterketa dokumentala